Tèrra Aventura euskaraz da ere!

Ba zenekien Poïz-ak euskaraz mintzo direla? 2024ko urriaren 11az geroztik, %100ean urririk den Tèrra Aventura altxor-ihizien aplikazioa eskuragarri da euskaraz! Ipar Euskal Herriko 17 ibilaldiak osoki itzuliak izan dira. Ezohiko arrakasta birtual batek 17 ibilaldiak eginen dituzten frantses eta euskaldun jokalariak sarituko ditu.

Euskaraz itzuliak diren ibilbide hauek, lurraldea ezagutzeko paregabeko esperentzia proposatzen dizute, beste molde batez eta euskaraz jostatuz. Familian, lagunartean, bakarrik edota ikastetxeekin, Poiz-en unibertsoan murgil zaitez eta jokalari euskaldun komunitate/sare bat sor ezazu.

Tèrra Aventurari elkartuz, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere turismo bulegoek, ekintzak segitzen dituzte, euskarazko harrera bat garatzeko eta euskarazko eskaintza agerian emateko. Helburua: lurraldea euskaraz bisitatzeko aukera ematea euskaldunei, eta erdaldunei euskara ezagutaraztea. Ibilbideen itzulpenek Ipar Euskal Herria ezagutarazteko parada ematen diete biztanleei, ikasleei eta familiei, urririk eta urte osoan zehar, eta euskaraz!

 

Euskarazko Tèrra Aventura aplikazioa nola eskuratu ?

Kontu berria: %100 urririk den Tèrra Aventura aplikazioa telekarga ezazu zure mugikorrean eta zure kontua sor ezazu, euskara hizkuntza gisa hautatuz. Tèrra Aventuraren zale zira? Akitania-Berria eta bertako Tèrra Aventuraren 600 ibilbideak esplora itzazu, frantsesezko aplikaziora pasatuz.

Kontu bat baldin baduzu jadanik: Tèrra Aventura aplikazioaren hizkuntza aldatzeko, aplikazioaren gain-eskuinaldean den « Menu »-an klik egizu, gero « hizkuntza » atalera zoaza eta « euskara » hauta ezazu. Aplikazioa osoki hetsiko da, euskaraz berriz abiatzeko. Zure erabiltzaile-izena eta usaiako pasahitza idatzi beharko dituzu berriz konektatzeko. Hizkuntzaz alda dezakezu noiz nahi, prozedura bera segituz.


 

Nola eskuratu « txapeldun » ezohiko ezagugailu birtuala?

« txapeldun ezagugailu birtuala irabazteko, 17 ibilaldiak balioztatu behar dituzu, euskaraz edo frantsesez, 2024ko urriaren 11tik goiti.

Euskaraz itzuliak izan diren 17 ibilaldien zerrenda:

  • ANGELU: « Nire aitaren Pignada defendatuko dut! » eta « Goazen Amadio Ganberara“
  • BAIONA: “Baiona Bai ona!“ eta “kolore eta gustu guziak”
  • BIDARTE: “Iturriak, baleak eta marinelak” eta “Atlantikoan pikoan”
  • BIDAXUNE: “Bidaxuneko harriak bezain burugogorra”
  • BASTIDA: “Bastidatik akerra ken!”
  • KANBO: “Elorri-mendi kaskoan”
  • Hendaia : Non zara Ramuntcho ?
  • IRATI : « artzainak eta ardiak »
  • IRULEGI: “eremu ttipi, arno handi!”
  • IRISARRI: “Baigurako lamin jokariak!”
  • LARRAINE (Iratiko etxolak): « Basajaun, eta pago harrigarriak »
  • MAULE-LEXTARRE : « Neurriko espartinaren bila »
  • DONIBANE GARAZI : “Zango bat zitadelan”
  • ATHARRATZE-SORHOLÜZE: “Mendian gora”

 

 

Zure Ipar Euskal Herriko egonaldia antolatzeko

Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek lagunduko zaituzte zure misioa betetzen, ez ezazula duda haiekin harremanetan jartzea.

Les offices de tourisme du Pays Basque seront vos complices pour mener à bien votre mission. 

Tèrra Aventura esperentzia, euskaraz murgilduz bizi ezazu, mapa interatiboari esker, euskarazko harrera eskaintzen duten turismo jarduerak, ostatalekuak eta jatetxeak bertan atzemanen dituzu.