Tèrra Aventura euskaraz euskaraz!

Bazenekien Poïz-ek euskara dakitela? 2024ko urriaren 11z geroztik, osoki urririk den Tèrra Aventura altxor bilaketa aplikazioa euskaraz eskuragarri da! Ipar Euskal Herriko 17 ibilbideak osoki itzuliak izan dira. 17 ibilbide horiek euskaraz edo frantsesez eginen dituzten jokalariek ikur birtual berezia eskuratuko dute.

Euskaraz itzuli ibilbide horiek lurraldea ezagutzeko paregabeko esperientzia proposatzen dizute, beste molde batez eta euskaraz jostatuz. Familian, lagunartean, bakarrik edota ikastetxeekin, Poiz-en unibertsoan murgil zaitez eta jokalari euskaldun komunitate/sarea sor ezazu.

Tèrra Aventurarekin bat eginez, Euskal Hirigune Elkargoak eta bere turismo bulegoek euskarazko harrera garatzeko eta euskarazko eskaintza agerian emateko daramaten lanaren ildotik segitzen dute. Helburua bikoitza da: euskaldunei lurraldea euskaraz bisitatzeko aukera ematea eta erdaldunei euskara ezagutaraztea. Ibilbideak itzuliz, biztanleei, ikasleei eta familiei Ipar Euskal Herria (hobeki) ezagutzeko parada eman nahi diegu, urririk, urte osoan zehar, eta euskaraz!

 

Euskarazko Tèrra Aventura aplikazioa nola eskuratu ?

Kontu berria: Osoki urririk den Tèrra Aventura aplikazioa mugikorrean telekarga ezazu eta kontua sor, hizkuntza gisa euskara hautatuz. Tèrra Aventura ezin utzia baduzu, Akitania Berria eta bertako Tèrra Aventuraren 600 ibilbideak esplora ditzakezu, frantsesezko aplikaziora pasatuz.

Jadanik kontu bat baldin baduzu: Tèrra Aventura aplikazioaren hizkuntza aldatzeko, gainean eskuinaldean den “Menu”-an klik egizu, sar “hizkuntza” atalera, eta “euskara” hauta. Aplikazioa osoki hetsiko da, euskaraz berriz abiatzeko. Berriz konektatzeko, zure usaiako erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi beharko dituzu. Hizkuntza noiznahi alda dezakezu, bide bera segituz.


 

Nola eskuratu “txapeldun” ikur birtual berezia?

“Txapeldun” ikur birtuala irabazteko, 17 ibilbideak bururatu behar dituzu, euskaraz edo frantsesez, 2024ko urriaren 11tik goiti. 

Euskaraz itzuliak izan diren 17 ibilbideen zerrenda:

  • ANGELU: « Nire aitaren Pignada defendatuko dut! » eta « Goazen Amadio Ganberara“
  • BAIONA: “Baiona Bai ona!“ eta “kolore eta gustu guziak”
  • BIDARTE: “Iturriak, baleak eta marinelak” eta “Atlantikoan pikoan”
  • BIDAXUNE: “Bidaxuneko harriak bezain burugogorra”
  • BASTIDA: “Bastidatik akerra ken!”
  • KANBO: “Elorri-mendi kaskoan”
  • HENDAIA : Non zara Ramuntcho ?
  • IRATI : « artzainak eta ardiak »
  • IRULEGI: “eremu ttipi, arno handi!”
  • IRISARRI: “Baigurako lamin jokariak!”
  • LARRAINE (Iratiko etxolak): « Basajaun, eta pago harrigarriak »
  • MAULE-LEXTARRE : « Neurriko espartinaren bila »
  • DONIBANE GARAZI : “Zango bat zitadelan”
  • ATHARRATZE-SORHOLÜZE: “Mendian gora”

 

 

Zure Ipar Euskal Herriko egonaldia antolatzeko

Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek lagunduko zaituzte misioa betetzen, haiekin harremanetan jar dudarik gabe. Ibilbideetako misioak betetzeko, Ipar Euskal Herriko turismo bulegoak lagun ukanen dituzu.
Tèrra Aventura esperientzia euskaraz bizitzeko, mapa interatiboari esker balia ezazu: euskarazko harrera eskaintzen duten turismo jarduerak, ostatalekuak eta jatetxeak bertan atzemanen dituzu.