Tumuluen museoa, Bougon

Tèrra Aventurak Deux-Sèvres eskualdeko Tumuluen museoaren 30. urtemuga ospatuko du! Lehen aldikoz, Tèrra Aventura museo batera sartuko da, ibilbide berezi bat eta beste hainbat sorpresa prestatu baititu...

Ospakizunak abiatzeko, museoan gertakari bat iraganen da, 2023ko apirilaren 29an.
Gertakari horretan parte hartzeko, izena eman behar da. Hala, 500 Tèrra’abenturazalek museoa eta bertako Tèrra Aventura ibilbide berezia (berritasuna) ezagutzeko parada ukanen dute, eta egun osoan hainbat animaziotan parte hartzen ahalko dute; besteak beste, bereziki sortu “Tèrra Aventura” escape game bi maletetan.

 

Bonus: Museoko ibilbide berezia denen eskura, hilabetez!

Apirilaren 30etik maiatzaren 29ra, Bougoneko Tumuluen Museoko ibilbidea astelehenetik igandera egiten ahalko da, 10:00etatik 18:30era! Historiaurrea eta megalitoak zure aplikazio kutuneko laguntxoen bitartez ezagutzeko parada bikaina duzu.

Collector ikurra irabaz dezakezu (altxorra aurkituz gero 😉)!

Ezin sinetsia! Aldi oso horretan, ibilbideko lehen galdearen erantzuna emanen duten jokalari guziek sarrera eskainia ukanen dute.

 Bougoneko Tumuluen Museoa ezagutu

GARRANTZITSUA: zakurrak gure lagunak dira, baina gune horretara ezin dute sartu! Arauak artaz bete, otoi.

GARRANTZITSUA: ez da tumuluen gainera igo behar! Hauskorrak dira!

Deux-Sèvres eskualdeko egonaldia prestatu.

Poitouko padurako hiriburu den Coulon hiritik abiatzen den barku ibilaldia, Niort ondoko animaliak ezagutzera joateko familiendako ateraldia...

Familian, bikotean ala lagun artean: Venezia berdeko ubide lasaietan ibili, bizikletaz landetako paisaien bihotzera sartu, xarma handiko herrixketako karrikak kurritu, gure merkatuetan bertako ekoizkin goxoak dastatu edo historia aberats eta loriagarria ezagutu: segur atzemanen duzula zer egin!

 Lurraldea ezagutu

  Egonaldia erreserbatu

Nola jokatu?

Ez da deus errazagorik. Hasteko, aplikazioa telekargatu eta kontua sortu, jada egina ez baduzu.

Bertara iristean, Tèrra Aventura aplikazioa zabal, pantailaren gainaldean eskuinaldean dagoen menuan sar eta “Bougoneko tumuluen museoa”-n klik egin.

Museoko sarrerako totemean dagoen QR kodea eskaneatu. Ibilbidera sar eta historiara murgil.