Zurrumurru bat ibili da gure herrian, eta kolpez isildu da. Ibar berdeen, mendien eta muinoen bihotzean, izaki bitxi batzuk bizi omen dira, betidanik, gure eskualdeetako xoko harrigarrienetan...
“Muggleek” – Tèrra Aventura oraindik ezagutzen ez dutenek – ezin dituzte ikusi. Alabaina, Poï’z-ak berritsuak bezain beldurtiak dira, eta natura, tradizio, jakintza eta harri zaharren zaleei baizik ez zaizkie agertzen, haiengana joateko indarra egiten duten bakarrak baitira.
Zaharrek diotenez, Poï’z-ak altxor horien zaindariak dira, eta badute beste ondare ezin baliosago bat, nahitaez babestu behar dena: Zuhurren Harria.
Harri batez bi txori!
Harria esku makurretara irits ez dadin, Graalera daraman mapa bakarra urratua izan da, eta haren puskak barreiatuak. Baina, udako gau batez, hiru jende maltzur eta itsusik berenganatzea kausitu dute eta, gako baten laguntzaz, haren boterea aktibatu dute...
Denboran bidaiatzea: hori da bitxi baliosaren ahalmen berezia. Bad Poï’z-ek (Zekid, Zarbi eta Zescrok) ongi ulertua dute.
Harriaren boterea askatuz, Tèrra Aventura hastapenetako garaira itzularazi dute! Garai latz hartan, eskualdea 9 eremutan bereizia zen eta bakoitzak bere bandera zuen.
Zuk duzu gakoa!
Limousin eskualdearen bertsio arkaiko hartatik ateratzeko bide bakarra gakoa atzematea da, Zuhurren Harria berraktibatu eta egungo garai atseginagora itzuli ahal izateko.
Sarrailan itzuli bat egitea aski da bitxia pizteko, itzulika eta zirtaka hasteko! Baina mekanismo konplexua du eta erabilera liburuxka behar du...
Gako itzuliak ez du espero ondorioa ukan. Tèrr’abenturazaleak ustez desagertua zen mundu ezezagun batera iritsi dira: Mendebaldea Irabaztera!
Clafoutis westerna
Bad Poï’z-ek “Porce-lane City” presondegitik ihes egin dute. Blom Mendietatik eta Charentako larreetatik beste aldera dabiltza, zaldi gainean. Limousin eskualdetik urrun egiten dituzte kalteak, denboran barnako bidaiaren sekretua botetan gorderik...
Haien bidaiak espazio-denbora inarrosi du, eta Tèrr’abenturazaleek joko eremu aise handiagoa ezagutu dute… Akitania Berria!
XXI. mendeko kuartel nagusira itzulirik, Bad Poï’z-ak lurraldea kurritzen eta bidean makurrak egiten hasi dira berriz...
Orain, hutsaren parekoak izanik ere, maltzurkeriaren erregearen zerbitzura ari dira!
Z-k zetazko eskularrurik ez
Z buru dotorea bezain makurra da, gaizto maltzurretan maltzurrena. Naturak oparirik egin ez dionez, ororen gainetik gorroto du! Beraz, izadiari altxor baliosenak ebatsi nahi dizkio; edo, are okerrago… errotik suntsitu.
Bad Poï’z-en buruak Zarthus bahitu du, eta Akitania Berriko paisaiak suntsitzeko programatua den tresna izigarri bat eraikitzera behartzen du.
Mundua xahu zela iduri zuen, baina, beharrik, Tèrr'abenturazaleek Zarthus preso dagoen laborategi sekretua atzeman dute. Naturaren kontrako maxina geldiarazi dute, justu-justua!
Aldiz, Haren Maiestate gaiztoa desagertu da...
Agur, ergel tropa!
«“Itsas trikuaren xixta! Ez zen, bada airatuko!”, harritu da Zisséo...
Beti bezala, kapitainak susmo ona izan du... Gure munduan gaizkirik ezin duenez gehiago egin, Z zuzen-zuzen espaziora abiatu da!
Akitania Berritik zenbait argi-urtera, “Alien-0R” asteroidean, Z-k bere plan ikaragarriena pikoan eman du: Tèrra Aventurako 14 norakoak bere sistemako planeta bilakatzea, hura izanen delarik, noski, sistema horretako eguzki berria... hegoak astintzeak ez dio egoa ttipitu!
Espazioko Odisea
Etsaia geldiarazi behar duzu, kalte handiagorik eragin ez dezan!
Olio maila egiaztatzea: egina.
Eskafandren irazgaiztasuna kontrolatzea: bai.
Zéfaim gormantarendako talo liofilizatu erreserben inbentarioa egitea: ok.
Espazioan epopeia miresgarria bizitzeko prest zara!
“Three, two…” Erreaktoreak piztuak. “One…” Azkarki lot, inarrosaldia heldu da!!
Espaziontzia Esne Biderantz abiatu da... Estratosfera makurrik gabe zeharkatu du (nahiz Zarthus-ek paperezko poltsa behar izan duen…). Izarrak keinuka ari zaizkizu, eta sateliteak eskura… edo GPSra dituzu.
Alien-0R sistemako 14 planetak iragan dituzu, banaka-banaka, eta asteroidea jomugan duzu!
Alien-0R!
Gorabeherak gorabehera, Tèrr'astronautak Alien-0R asteroidean lurreratu dira.
Gutien ustean, planeta bukolikoa da, lasaia bezain ederra... natura joria du, eta airea “bideko esnea” bezain goxoa... Bad Poï'z-ik ez inguruan?
Horrek ez du usain onik!
Tèrra Aventura odisea (hobeki) ezagutzeko, aitzineko denboraldien aurrerapenei begira!