Opari anitz irabazteko parada duzu, baita zure sormen ahalmena adieraztekoa ere!
Lehiaketa: “Zure Tèrra Aventura gordelekua sortu”
Epaimahaiak deliberatu du, zorionak 2024ko irabazleei eta milesker parte hartzaile guziei!
Parte hartzeko moldeak
Izena emateko fitxa
2024ko emaitzak
Abenturan abiatzeko aholkuak!
Plume d’or, le plus beau commentaire
“Zaméla” ibilbide bat egin, zure luma ederrena har eta abentura-kontakizun zoragarria idatz!
Hunkigarrienek, irrigarrienek, finenek eta harrigarriek “Urrezko luma” lorpen ikurra eskuratuko dute. Zuhurrek izigarri maite dute iruzkinak irakurtzea, zurea ikusteko gogoz dituzu!
Behin-behineko ibilbide bakoitza bururatu eta, Zuhurrek iruzkinen artean onenak hautatuko dituzte, eta horien egileek “urrezko luma” ikurra eskuratuko dute.
Begi zorrotz
Behin-behineko ibilbide bakoitza bururatu eta, Zuhurrek argazkien artean onenak hautatuko dituzte, eta horien egileek “Begi zorrotz” ikurra eskuratuko dute.
“Begi zorrotz” ikurra lortzeko beste molde bat bada: ibilbidea bukatu eta, aplikazioan, aurkikuntza egiaztatu behar duzun mementoan, iruzkinetan zure argazki ederrenak argitara, eta “Zuhurrei ene argazkia sare sozialetan zabaltzeko baimena ematen diet” hauta. Zuhurrek partekatu argazki guzien egileek ikur famatua eskuratuko dute (ez badute jada kausitua)!
Argazki ederrenak Tèrra Aventuraren Facebook orri ofizialean eta terraventura_lespoiz Instagram kontuan argitaratuko dira eta webgunean agertuko dira, “Argazki onenak” atalean.
Komunitatearen berriak segitzeko eta beste desafio anitzetan parte hartzeko, eragiketari dagokion Facebook orri ofiziala segi!